XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

beste batzuetan kontzeptu bat adierazteko sortu zen hitz bat adieraz aldatzen joan zen denborarekin, etab.

Esate baterako, 1810ean J. Castren elizgizonak soitin hitza sortu zuen bibolin-arkua adierazteko, baina handik denbora batera, 1838tik aurrera hitz hori bera musika-tresna adierazteko erabili izan da.

Beste adibide bat von Becker-ek 1844an nampauml;ytelmampauml; hitza sortu zuen fenomenoa adierarekin nampauml;ytellampauml; (= erakutsi) aditzetik abiatuz; hurrengo urtean, 1845ean Pietari Hannikainen-ek aditz hori antzeztu adierazteko erabili zuen, 1847an Ahlqvist-ek eta Antero Varelius-ek oinarri hau hartuta nampauml;ytelmampauml; hitza antzezlan adierazteko erabili zuten.

Suedieratikako teatteri mailegua baztertu eta nampauml;yttampauml;mô* (= antzokia) erabiltzen hasi ziren 1865ean, baina 1902an katsomo sortu zuten adiera berarekin.

Tikkanen-ek 1848an egoera adierazteko sortu zuen hitza geroago Lô*nnrot-ek estatistika adierazteko erabili zuen.

XIX. mendearen bukaerako hizkuntzalariak plangintzaren aurka

XIX. mendearen erdialdera Ahlqvist eta beste hizkuntzalari batzuk suomiera premia berrietara egokitzen ahalegindu ziren bezala, mendearen bukaera aldera hizkuntzalariak garapen horren aurka jarri ziren.

Alemaniako Junggrammatiker zeritzen hizkuntzalarien eraginez dialektoen eta hizkuntza finougriarren ikerketak liluratu zituen.

Aldaketa fonologikoen eta morfologikoen arrazoietan sakontzea zen interesatzen zitzaiena.

Hizkuntza mintzatua zen haientzat arauaren iturri bakarra.

Berariaz hizkuntzaren aldaketan eskuhartzea kaltegarritzat zeukaten eta ez zitzaizkien batere interesatzen hizkuntza idatziaren arazo praktikoak.

Dialektoetan aurki zitekeenarekin bat ez zetorren aldaketa oro gaitzetsi egiten zuten.

Iraganeko hizkuntza berreraikitzea zen haien helburua. XIX. mendearen bukaerako argitalpenetan aholkuak baino gehiago debekuak aurki daitezke.

Horixe zen garai hartako hizkuntzalarien jarrera.

Errusifikazio-ahaleginak paneslavismoaren gorakadarekin eta abertzaleen erresistentzia

Europa osoa aldaketa politiko eta sozialak astintzen ari ziren bitartean Errusian absolutismoak zutik zirauen, nahiz eta han ere gatazka sozialak gero eta handiagoak izan.

Ikuspegi ideologikotik, 1850ra bitartean Errusiako klase erreakzionarioak eslavofilo bihurtu ziren, Errusia ez zela Europako mendebaldeko estatuen antzekoa zioten.

Hauek dekadenteak zirelako omen zituzten hainbeste gatazka.

Horregatik Errusiako kultura mendebaldeko kulturek kutsatuko zuten beldurra zuten.

Alexandro II.a 1881ean hil zutenetik aurrera paneslavismoa indartu egin zen gutxiengo etnikoen kaltetan.

Errusiak kendu egin nahi zioen autonomia Finlandiari.

1890an Finlandiako posta-zerbitzua Errusiako barne-ministerioaren menpean geratu zen, 1898an N. Bobrikov (1839-1904) jenerala izendatu zuten gobernadore nagusi eta honek abertzaleen aurkako errepresioari eta administrazioa eta kultura errusifikatzeari ekin zion.

Bobrikov-ek proposaturik Nikolas II.a tsarrak 1899ko otsailaren 15ean absolutismoa ezarri zuen Finlandian eta geroxeago Bobrikov-i aginpide osoa eman zion Finlandiari autonomia kentzeko.

Zentsura ezarri zuten, periodikoak itxi zituzten, adierazpen-askatasuna eta elkartzeko askatasuna kendu zituzten, errusiera hizkuntza ofizial eta bigarren hezkuntzan derrigorrezko bihurtu zuten eta 1878ko soldaduska-legearen bidez praktikan sortua zen Finlandiako armada deuseztu egin zuten.

Alexandro II.aren erreinaldian Errusiarekin batzea Finlandiarentzat onuragarria izango zutenak etsi egin zuten eta ikusi zuten suedierazaleen beldurrak bazuela funtsik.

Larrialdi honek ez zuen asko iraungo, Errusiak Asian aurkitu zituen arazo larriek egoera aldarazi egin baitzuten.

Japoniak Errusia eraso eta garaitu egin zuen 1904ko otsailean.

Errusiatik matxinada-hotsak zetozen eta horrek esperantza sortu zuen finlandiarrengan.